Interesa sortu du Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren aurkezpenak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 4a, 09:51
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren aurkezpena, larunbatean Gaztelekuan. (EHKS)

Gipuzkoako lehenengo aurkezpena izan da Zarauzkoa. Larunbatean egin zuten Gaztelekuan, hainbat herritarren aurrean. Helburu nagusia "langileen artean komunismoa hegemonikoa izatea" dela azpimarratu du EHKSk.

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialista abenduaren 16an aurkeztu zuten erakunde politiko gisa Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan 1.500 lagunen aurrean, eta herriz herri aurkezpenak egiten ari dira orain. Gipuzkoan, Zarautzen egin zuten lehenbiziko saioa, joan den larunbatean, eta hainbat herritarren interesa piztu zuen Gaztelekuan egindako aurkezpenak.

EHKSren jardunaren nondik norakoak azaldu zituzten bertan, eta besteak beste, azpimarratu zuten "Mugimendu Sozialistaren bozeramailea, erreferente politikoa, eta antolakunde nagusia" izango dela erakunde sortu berria eta helburu nagusia izango duela "langileen artean komunismoa hegemonikoa izatea".