Urte osoko mareak, Zarauzkohitza.eus-en ikusgai

Erredakzioa 2024ko urt. 7a, 10:21
Zarauzko hondartza, egun eguzkitsu batean.

2024an marea gorak eta marea beherak egunez egun zer ordutan izango diren jakiteko egutegia prest du Zarauzko Hitzak, eta herritarrek noiznahi kontsulta dezakete, eguraldiarekin eta tenperaturarekin batera. Zarauzkohitza.eus-en azalean Webkamera izeneko atalean dago ikusgai, baita hemen ere.

Iritsi da 2024a, eta Zarauzko Hitzak prest du urte osoko marea gora eta marea beheren egutegia. Egunez egun horiek zer ordutan izango diren kontsulta ditzakete herritarrek Zarauzkohitza.eus atarian, bai azalean bertan, Webkamera izeneko atalean, baita hemen klik eginda ere.

Atal horretan eguneko eguraldia eta tenperatura ere kontsulta daitezke, baita uneoro hondartza ikusi ere webkamerari esker.