'Talka' singlea plazaratu du Elea Boak

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 8a, 12:30

Ganix Illarramendi zarauztarrak Los Angelesetik (Estatu Batuak) abiatutako bakarkako proiektuko hirugarren abestia da eta abendutik dago entzungai. Beste bost lagunen ere kolaboratu dute.

Kalifornian (Estatu Batuak) bizi den Ganix Illarramendi zarauztarrak hirugarren singlea plazaratu du Elea Boa bakarkako proiektua abiatu zuenetik. Talka izendatu du abestia eta Lander eta Iñigo Azkueren eta Pablo Sanchezen laguntza izan du. Lehenengoa gitarra jotzaile gisa aritu da, bigarrena baxu jotzaile eta azkena bateria jotzaile. Iñigo Azkuek musikaren grabaketa, nahasketa eta masterizazioa egin ditu, era berean. Ahotsen grabaketa, berriz, Alex Lemire Pasternak egin du eta ilustrazioa Jimena La Mottarena da.

Abestia joan den abenduaren 15az geroztik dago entzungai YouTuben nahiz Spotify plataforman.