23. Korrika

Martxoaren 19 gauean, gauerdia pasata sartuko da 23. Korrika Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 11a, 12:00

22. Korrika Zarauztik igarotzen.

Zarauztarrek oriotarrengandik jasoko dute lekukoa, N-634 errepidean, 14. kilometroan. Herrian hogeita bat lekuko aldaketa eginda, getariarrek jarraituko dute euskararen aldeko aldarria eramanez Zumaiarantz. Gaur jakinarazi du 23. Korrikako ibilbide zehatza AEK-k.

Martxoaren 14tik 24ra ospatuko da aurten 23. Korrika, Harro herri lelopean, eta AEK-k gaur jakinarazi du ibilbide zehatza. Zarauztik martxoaren 19ko gauean pasatuko da, gauerdiaren ondoren, 00:43 aldean hartuko baitute aurreneko lekukoa oriotarren eskutik.

Herrian hogeita bat lekuko aldaketa egin, eta getariarrek jarraituko dute euskararen aldeko aldarriarekin.

AEK-k jakinarazi du otsailaren 1ean zabalduko duela kilometroak erosteko epea, eta azpimarratu du Korrikaren App-an hainbat berrikuntza egin dituztela. Batetik atal berriak izango ditu; adibidez, Korrika Laguntzaile txartela txertatuta dakar, eta aplikazioaren barruan eramateko aukera eskaintzen du, sakelakoan bertan. Horrez gain, astero Korrika Laguntzaileen artean egiten diren zozketak eta irabazleak erakusten dira bertan. Ibilbideari lotuta, Korrika zuzenean jarraitzeko aukera emango du: furgonetaren geolokalizazioaren bidez, korrikalariek jakingo dute Korrika aurrerapenez ala atzerapenez datorren.

Honakoa da Zarauzko ibilbide zehatza, antolatzaileek emandako datuen arabera:

  • 00:43. N-634, 14. kilometroa, herradura bihurgunea pasatu ondoren.
  • 00:45. N-634, 15. kilometroa, etxearen parean (stop seinalea).
  • 00:48. N-634, 15. kilometroa, baratzeetan sartzeko sarreran.
  • 00:51. N-634, 16. kilometroa, autobide zubi aurreko bidegurutzean.
  • 00:53. N-634, 16. kilometroa, oroigarri plakan (zubia pasatuta).
  • 00: 56. N-634, 17. kilometroa, Etxe handian (17. kilometroaren kartela).
  • 00:59. N-634, 17. kilometroa, Villa Izarra zegoen tokian (etxe berrietan).
  • 01:01. Nafarroa kalea, 54.
  • 01:04. Nafarroa kalea, 32.
  • 01:06. N-634, 18. kilometroa, Nafarroa, 11.
  • 01:09. Kale Nagusia, 5.
  • 01:12. Kale Nagusia-Gipuzkoa kalea, 26.
  • 01:17. Zelai Azpibidea Aldea, 1.
  • 01:20. Itaisoro kalea, 20.
  • 01:22. Zuberoa kalea, 2.
  • 01:25. Urdaneta kalea, 4.
  • 01:27. Bizkaia kalea, 7.
  • 01:30. N-634, 19. kilometroa, Ur Bare hotelera iritsi baino lehen.
  • 01:33. N-634, 19. kilometroa, Miradore 1.
  • 01:35. N-634, 20. kilometroa, Miradore 2 pasatu eta gero (bigarren tunela).
  • 01:38. N-634, 20. kilometroa, aparkalekua pasatu ondoren (karramarro bihurgunearen aurretik).