Construcciones Metalicas Arregi enpresa eraisten ari dira

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 12a, 10:00

Atzeko aldean jada lanean ari dira hondeamakinak, eta dagoeneko bota dute zati handi bat. Dena den, beste zati handi bat oraindik bota gabe dago oraindik, Araba kaleko zein Hegoaldeko biribilguneen artean geratzen dena.

Abendu bukaeran Manufacturas Zarauz zenaren pabiloi industriala eraitsi ondoren, Construcciones Metalicas Arregi enpresa eraisteko lanak hasi berri dituzte orain. Atzeko aldean jada lanean ari dira hondeamakinak, eta dagoeneko bota dute zati handi bat. Dena den, beste zati handi bat oraindik bota gabe dago oraindik, Araba kaleko zein Hegoaldeko biribilguneen artean geratzen dena. Gainera, eraikinaren Araba kaleko etxe aurreak bere horretan jarraitzen du.  

Zarauzko Udalak Tximistxharri SL enpresari adjudikatu zizkion ekainean pabiloi industrialak eraisteko lanak, 227.143,62 euroko aurrekontuarekin. Bertan, 400 inguru ibilgailurentzako aparkaleku eremua prestatuko dute, herrian dagoen aparkaleku arazoari erantzuteko.