Sebastian Deunaren jaiak larunbatetik hasita ospatuko dituzte Urtetan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 15a, 09:00
Hamaiketa Urtetako auzo elkartean, iazko Sebastian Deunaren Egunean. (Aritz Mutiozabal)

Auzoko Neska-Mutil Ardoak egitarau betea prestatu du datozen bi asteburuetarako: urteroko omenaldi bazkaria, erromeriak, herri kirolak... ondo pasatzeko aukera zabala izango dute bizilagunek.

Bertan dira sansebastianak eta Urtetako Neska-Mutil Ardo elkarteak dagoeneko prest du jaietarako egitaraua. Iaz bezalaxe, Sebastian Deunaren egunarekin abiatuko dute eta bi asteburutan izango dute zer ospatua bertako bizilagunek. Gainera, bertaratzeko autobus zerbitzua izango da larunbatean eta igandean. Bi egunak gerturatu ahala sare sozialen bidez zabalduko dute horri lotutao informazi zehatzagoa.

EGITARAUA

Urtarrilak 20, larunbata
Sebastian Deunaren Eguna

  • 10:30. Meza Nagusia
  • 11:00. Hamaiketakoa, auzo elkartean.
  • 22:30. Erromeria Ostolaza eta Larrañagaren eskutik, auzo elkartean.
  • Jarraian, DJ Indate goizeko ordu txikiak arte.

Urtarrilak 21, igandea

  • 10:30. Meza Nagusia.
  • 11:00. Hamaiketakoa, auzo elkartean.
  • Ondoren, herri kirol festa Izeta harri-jasotzaile eskolako neska-mutilen eskutik.
  • Goiza amaitzeko, sokatira desafioa auzoko Neska-Mutil Ardoaren eta ezkonduen artean
  • Goiz osoan, Aratz eta Maria trikitilariak giroa alaitzen
  • 18:30. Erromeria Elustondo anai arrebekin.

Urtarrilak 26, ostirala

  • 21:00. Bertso afaria auzo elkartean. Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze bertsolariekin, Erkizi eta Enaitzek jotako doinuekin alaituta.
  • Jarraian, erromeria goizeko ordu txikiak arte.

Urtarrilak 27, larunbata

  • 16:00. Urtetako XXIV. Mus Txapelketa Azkarra. Izen-ematea: 20 euro bikoteko.

Urtarrilak 28, igandea

  • Eguerdian, Neska-Mutil Ardoko kideek omenaldi bazkaria eskainiko diete auzoko edadetuei.