Sei urtez borrokan, eta jarraitzeko prest

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 15a, 14:00

Sei urte bete dituzte gaurkoan pentsiodunak kalera irteten hasi zirenetik, baita Zarautzen ere. Ohi bezala, ozen aldarrikatu dute beraien borroka ez dela oraindik amaitu. 

Sei urte bete dira gaurkoan Zarauzko pentsiodunak kalera irteten hasi zirenetik, eta gaurkoan ere ez dute hutsik egin astelehenero bezala. Dozena bat lagun pasatxo elkartu dira Lege Zaharren Enparantzan, eta ozen aldarrikatu dute beraien borroka ez dela oraindik amaitu. Eguraldi kaskarra dela eta, ez dute manifestaziorik egin. 

Azaldu dutenez, joan den asteazkenean Diputatuen Kongresuan onartutako 2024rako pentsioak ezartzen dituen lege dekretuarekin ez da berreskuratuko pentsionistek galdu duten erosteko ahalmena azken urtetan. Horretaz gain, kotizaziopeko gutxieneko pentsioak duela sei urtetik eskatzen ari diren 1.08o eurotatik oso behera geratuko direla azaldu dute.