Familia Gunea antolatuko du Zarauzko Udalak haur eskolan

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 17a, 12:30
Haur bat bere gurasoekin. (Onintza Lete Arrieta)

Bertan, bizipenak eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute familiek, 17:00etatik 18:30era.

Familiei nahiz euren haurrei espazio atsegin eta lasai bat eskaintzeko asmoz, familia gunea antolatuko du Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak haur eskolan. Bertan, bizipenak eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute familiek, 17:00etatik 18:30era, astearte eta ostegunetan, bi taldetan banatuta.

Babestu Zarauzko Familia Gunea elkarteko profesionalen laguntza izango dute, eta 2022 eta 2023. urteetan jaiotako haurrentzat eta euren familientzat izango da espazio hori. Urtarrilaren 23an izango da aurkezpen saioa, eta Aste Santutako bi asteak kenduta, apirilaren 18ra arte egongo da erabilgarri. Antolatzaileek azaldu dutenez, plazak mugatuak izango dira, eta Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna. Hemen eman daiteke izena.