Botoa eman daiteke Inauterietako Kartel Lehiaketako publikoaren sarirako

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 16a, 17:00

11 lan aurkeztu dituzte guztira eta Turismo bulegoaren Facebookean daude ikusgai. Urtarrilaren 19ko, ostirala, eguerdiko 12:00etan itxiko dute bozketa.

Zarauzko Udalak zabaldu du 2024 Inauterietako Kartel Lehiaketako publikoaren saria izendatzeko bozketa. Horretarako, Facebook sare sozialean zabaldu ditu parte hartzaileek aurkeztutako lan guztiak. 11 izan dira, orotara.

Lehiaketako oinarrietan zehaztu zutenaren arabera, atsegin dut gehien jasotzen dituena izango da publikoaren sariaren irabazlea, eta, garaileak bi lagunentzako afaria irabaziko du Euskalduna tabernan. Turismo bulegoaren Facebook kontuan daude ikusgai 11 kartel proposamenak joan den ostiraletik, eta, urtarrilaren 19ko, ostirala, era berean, eguerdiko 12:00ak arte izango da botoa emateko aukera.