Eman daiteke izena dagoeneko Urtetako XXIV. Mus Txapelketa Azkarrean

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 17a, 14:30
Urtetako mus txapelketa. (Artxiboa)

Urtarrilaren 27an izango da txapelketa, eta interesa dutenek Eliz-mendi elkartean eman beharko dute izena. 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. 

San Sebastian jaien bueltan, mus txapelketa egingo dute ohi bezala Urteta auzoan. XXIV. edizioa izango da aurtengoa, eta dagoeneko eman daiteke izena bertan. Eliz-mendi elkartean eman beharko dute izena interesa dutenek, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. 

Bi asteburutan ospatuko dituzte sansebastianak Urteta auzoan, eta txapelketa hau, zehazki, urtarrilaren 27an egingo dute, bigarren asteburuan. 16:00etan hasiko dira jokoan, eta partidak lau errege eta lau usteletara izango dira. Sariei dagokionez, lehenengo bikoteak 400 euro, txapela eta oroigarriak eskuratuko dituzte; bigarrenak, 250 euro eta oroigarriak; hirugarrenak, 150 euro eta laugarren bikoteak 100 euro.