'Valle de sombras' filma eskainiko dute asteburuan Modelon

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 19a, 09:00

Thabo y el caso del rinoceronte filma ere emango dute bihar eta etzi, familia osoari zuzenduta.

Ohi baino egun bat lehenago zabalduko dute asteburuko zinema eskaintza Modelo aretoan; izan ere, gaurtik izango da ikusgai astelehena bitartean emango duten Valle de sombras filma. Salvador Calvo zinegile espainiarrak zuzendu du eta Miguel Herran aktorea da protagonista nagusia. Harekin batera Susana Abaitua euskal aktorea ere izango da pantaila handian.

Herranek Quique gorpuztuko du eta pertsonaia horren istorioa kontatuko du ikus-entzunezkoak, hain justu. Emaztearekin eta semearekin India iparraldean oporraldia igarotzen ari direla, bidelapur batzuek erasoko dituzte eta Himalayako herrixka bateko bizilagunak erreskatatuko du Quique. Hark bere herrixkara eramango du protagonista eta bertan harrapatuta geratuko da negua iritsi arte; izan ere, orduan zabaltzen da herrixkatik irteteko bide bakarra.

Dena den, Valle de sombras ez da asteburuan Modelon emango duten film bakarra. Haurrei zuzendutako Thabo y el caso del rinoceronte ere eskainiko dute. Ikus-entzunezkoak Thaboren gorabeherak kontatuko ditu, hain justu. Afrikako Hlatikulu herrixkan bizi den 11 urteko haurra da Thabo eta detektibea izan nahi du. Horregatik, gertuko safari bateko errinozeroaren hilketa ikertuko du.

Urtarrilak 19, ostirala
20:00 Valle de sombras

Urtarrilak 20, larunbata
16:45 Thabo y el caso del rinoceronte
19:15 Valle de sombras
22:15 Valle de sombras

Urtarrilak 21, igandea
16:45 Thabo y el caso del rinoceronte
19:15 Valle de sombras

Urtarrilak 22, astelehena (ikusleen eguna)
17:00 Valle de sombras
19:30 Valle de sombras