Hamaiketako eder batekin ospatu dute San Sebastian eguna Urtetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 20a, 13:46

Gauen, berriz, erromeria izango da Ostolaza eta Larrañagaren eskutik auzo elkartean eta hori bukatutakoan DJ Indatek girotuko du saioa goizeko ordu txikiak arte.

San Sebastian eguna Azpeitian eta Donostian egun garrantzitsua izateaz gain, Urteta auzoan ere egun handia izaten da, auzoko jaiak ospatzen baitira horren bueltan. Gaurkoan ere ez dute hutsik egin, eta auzotarrek hamaiketako eder batekin ospatu dute San Sebastian eguna. Gauen, berriz, erromeria izango da Ostolaza eta Larrañagaren eskutik auzo elkartean eta hori bukatutakoan DJ Indatek girotuko du saioa goizeko ordu txikiak arte.

Biharko, berriz, ohiturari jarraituz, Izetaren harri-jasotze eskolako neska-mutilen herri kirol jaialdia antolatu dute eta ondoren Neska-Mutil Ardoko kideen eta ezkonduen arteko sokatira desafioa izango da. Asteburua borobiltzeko erromeria izango da arratsaldean, 18:30ean hasita, Elustondo anai-arreben eskutik. Beraz, festa giro bikainaz gozatzeko aukera izango da bihar ere Urtetan.