Familia Gunea egitasmoa bihar abiatuko dute

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 22a, 13:30
Hainbat haur beren gurasoekin. (Onintza Lete Arrieta)

Haur eskolan jarri dute hitzordua 17:00etan eta gurasoei bizipenak partekatzeko aukera eskaintzea da helburua. Astero egingo dituzte saioak apirilaren 18ra arte.

Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak antolatuta, familia gunea egitasmoa jarriko dute martxan bihartik aurrera haur eskolan. Helburua da gurasoei nahiz euren haurrei espazio atsegin eta lasaia eskaintzea haien bizipenak partekatzeko aukera izan dezaten. 17:00etatik 18:30era egingo dituzte saioak asteartero eta ostegunero; bi taldetan banatuta. Talde bakoitzak bere eguna izango du.

Udalak zehaztu duenez, 2022an nahiz 2023an jaiotako haurrentzat eta euren familientzat dago zuzenduta egitasmoa eta Babestu Zarauzko Familia Gunea elkarteko profesionalen laguntza izango dute saioetan. Aste Santutako bi asteak kenduta, apirilaren 18ra arte egongo da gunea erabilgarri.