Dirulaguntzak izango dituzte hizpide nagusi biharko plenoan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 24a, 09:00
Joan den abenduan egin zuten Zarauzko Udaleko ohiko osoko bilkura. (Zarauzko Hitza)

Urteko lehenengo osoko bilkura izango da eta udalaren aurtengo araugintza plana ere eztabaidatuko dute. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da batzar aretoan.

Zarauzko Udalak bihar izango du urteko lehenengo ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita, udaletxeko batzar aretoan. Ohi bezala, saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute herritarrek streaming bidez, udalaren webgunean.

Hizpide izango dituzten gaiak zein izango diren ere aurreratu dituzte, eta, udalak ematen dituen dirulaguntzekin loturikoak dira gehienak. Zentzu horretan, Zarauzko Udalak 2024 eta 2027 bitartean izango duen dirulaguntzen plan estrategikoa eztabaidatuko dute, lehenik eta behin. Ondoren, dirulaguntzei buruzko ordenantza orokor arautzailea aldatzeari hasierako onespena emango diote, eta, departametuetako bakoitzak ematen ematen dituen laguntzak jasotzeko oinarri espezifikoen ordenantzak aztertuko dituzte banan-banan.

Bestalako gairik ere izango dute eskuartean, udalaren aurtengo araugintza planaz ere arituko baitira.