Engruna Teatre konpainiaren 'Harri Salda' antzezlana eskainiko dute igandean Modelon

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 24a, 16:30

Euskaraz izango da antzerkia, 16:45ean, eta lau urtetik gorako umeentzat zuzenduta egongo da. 

Antzerkia Familian programaren barruan, Engruna Teatre konpainiak Harri Salda antzezlana eskainiko du igandean, hilak 28, Modelo aretoan. Euskaraz izango da antzerkia, 16:45ean, eta lau urtetik gorako umeentzat zuzenduta egongo da. 

Anna Farriol, Iria Corominas, Julia Santacana eta Mireia Fernandez dira antzerkiko aktoreak, eta horiek Alma izeneko neska baten istorioa kontatuko dute. "Almak bere herrialdetik ihes egin behar du, egun batean zerua hegazkinez beteta ikusi zuelako, kometen ordez". Bidaia luze baten ondoren, leku ezezagun batera iritsiko da. Hemen erosi daitezke aurrez sarrerak, bakoitza 4 euroren truke.