'El Correo' thrillerra emango dute asteburu honetan

Aritz Mutiozabal 2024ko urt. 27a, 09:00

Gaurtik hasi eta astelehena bitartean bost saio eskainiko dituzte Modelo aretoan.

Daniel Calparsoro zinegile hondarribiarraren azken lan luzea da El Correo. Thiller giroan kontatutako pelikula hau 2002an kokatuta dago, eta aukera berrien bila dabilen auzo langile bateko mutil gazte bat du protagonista. Belgikako posta bihurtuko da dirua zuritzen duen nazioarteko erakunde batentzat. Aktore taldean, besteak beste, Arón Piper, María Pedraza, Luis Tosar, Laura Sépul eta Luis Zahera daude.

Urtarrilak 27, larunbata
19:15. El correo
22:15. El correo

Urtarrilak 28, igandea
19:15. El correo

Urtarrilak 29, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. El correo
19:30. El correo

Urtarrilak 30, asteartea
19:30. Saio originala: La zona de interés (jatorrizko hizkuntzan azpidatziekin)