Sansebastianek jarraipena izango dute asteburuan Urtetan

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 26a, 13:30
Urtetako festetako hamaiketakoa, aurreko astean. (Aiora LarraƱaga Solaberrieta)

Gaur bertso afaria izango da 21:00etan Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluzerekin, Erkizi eta Enaitzek jotako doinuekin alaituta. Jarraian, erromeriaz gozatzeko aukera izango da.

Aste honetan ospatuko dute Urtetan sansebastianen bigarrengo asteburua. Hain zuzen, gaur bertso afaria izango da 21:00etan Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluzerekin, Erkizi eta Enaitzek jotako doinuekin alaituta. Jarraian, erromeriaz gozatzeko aukera izango da Urtetan. 

Bihar, adliz, Urtetako XXIV. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko dute auzo elkartean 16:00etan hasita, eta igande eguardian Neska-Mutil Ardoko kideek omenaldi bazkaria eskainiko diete auzoko edadetuei.

Autobus zerbitzua, erabilgarri asteburuan

Gaur ez da autobus zerbitzurik izango, baina bai larunbat eta igandean, aurreko astean bezala. Bihar, 10:00etan igo eta 14:00etan jaitsiko da, eta gauean, 22:00etan eta 23:00etan igoko da, eta 01:30ean, 02:00etan, 02:30ean eta 03:00etan jaitsi;  igandean, berriz, 10:00etan eta 12:00etan igoko da autobusa, eta 12:30ean eta 14:30ean jaitsi. Eguneko zerbitzuak 3 lineako geltoki denetan egingo du geldialdia, eta gaueko zerbitzuak hauetan: Hegoalde-Araban (Eroski), Azken Portun (Agoues) eta Urtetan.