Parte hartze handia izan du aurten ere Urtetako Mus Txapelketak

Aritz Mutiozabal 2024ko urt. 28a, 11:00

Markel Aizpitarte eta Mikel Ruiz zarauztarrak izan dira aurtengo txapeldunak. Guztira, 57 bikote batu ditu Urtetako Neska-Mutil Ardoak urtero antolatzen duen jokora. 

Urtetako San Sebastian jaien barruan, XXIV. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko zuten atzo arratsaldean  Eliz-Mendi elkartean. Lehiaketak interesa handia sortzen du herriko nahiz bailarako mus zaleen artean, eta aurten iaz baino parte hartze gutxiago izan, oso kontuan hartzeko partaidetza izan zuen. Izan ere, 57 bikote aritu zen jokoan 16:00etik iluntzera arte. 

Sekulako giroa sortu zen auzo elkartearen barruan, baita kanpoan ere. Jokoan ari zirenak serio, eta itxaroten ari ziren bikoteak ere arretaz. Kanporaketak aurrera egin ahala, batzuk aurrera eta besteak kalera. Azkenean, Markel Aizpitarte eta Mikel Ruiz zarauztarrak irabazi zuten txapela.

Ohiko moduan, produktuz beteriko orgatxo bat zozkatu zuten txapelketaren hasieran, eta zenbaki saritua 9985 izan zen. Timo Etxegoien eta Joxe Luis Eizmendi getariarrek zuten zifra irabazlea eskutan, eta pozarren eraman zuten saria etxera.