'La zona de interes' filma emango dute gaur jatorrizko hizkuntzan

Mireia Galarza Bastida 2024ko urt. 30a, 09:00

Saio Originala ekimenaren barruan eskainiko dute Cannesko Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria irabazi zuen ikus-entzunezkoa 19:30etik aurrera, Modelon.

Astero bezala, gaurkoan ere zinema jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, The Zone of Interest film entzutetsua (La zona de Interes gazteleraz) botako dute Modelon 19:30ean, ingelesez eta alemaneraz.

Jonathan Glazer zuzendari britaniarrak zuzendutako filmak Holokausto garaiko kontzentrazio esparru baten ondoan bizi den familia baten istorioa kontatzen du, eta Christian Friedel eta Sandra Hüllerrek gorpuzten dituzte protagonista nagusiak. Sariak ere eskuratu ditu Glazerren filmak, besteak beste, Cannesko Epaimahaiaren Saria eta Los Angelesgo Kritikoen Elkartearen Film Onenaren Saria.