Mercadonak eta Lidlek saltokiak zabalduko dituzte Abendañon eta Errotaberrin

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 29a, 16:30
Errotaberriko industrialdea eraikitzeko lanak aurrera doaz. (Zarauzko Udala)

Udalak gaur eguerdiko Tokiko Gobernu Batzarrean onartu du bi konpainiei lizentziak ematea pabiloi komertzial bana eraikitzeko.

Mercadona SA eta Lidl Supermercados SAUri pabiloi komertzial bana eraikitzeko lizentziak ematea onartu du Zarauzko Udalak gaur eguerdiko Tokiko Gobernu Batzarrean. Xabier Txurruka alkateak jakinarazi du Facebook sare sozialaren bitartez.

Gehiago ere zehaztu du Txurrukak; izan ere, argitu du bi konpainiek zein indrustrialdetan zabalduko dituzten saltokiak. Mercadonak Abendañon kokatuko du gunea, egun Renault dagoen partzelan, eta, Lidlek, berriz, Errotaberrin, KSB Itur eta autobidearen artean sortu duten gune berrian.