Jendetza irten da kalera eraso matxista salatzera

Andoni Elduaien - Urtzi Oteiza 2024ko urt. 30a, 12:15

Zarauzko Mugimendu Feministak deitutako atzoko manifestazioak erantzun benetan zabala izan zuen.

Herritar eta herriko elkarte ugarik egin zuten bat atzo arratsaldean Zarauzko Bilgune Feministak eta Morroxka taldeak deitutako mobilizaziora. Zarauzko Mugimendu Feministak "oso larritzat" jo dute herrian izandako azken eraso matxista, eta gertakaria salatzeko eta biktimari babesa adierazteko manifestazioa egin zuten herrian barna, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta. Nerabe zein heldu, jendetza batu zen protestara, erasoa irmo gaitzestera.