Plaieroetako zortzigarren jardunaldiak bi lider aldaketa utzi ditu sailkapenean

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urt. 31a, 16:30

Asteburuan jokatutako plaieroetako zortzigarren jardunaldiko norgehiagoka. (Aritz Mutiozabal)

Orbela taldeak sailkapenaren burua hartu du emakumezkoen txapelketan eta Asti Pinturak taldeak gauza bera egin du Gizonezkoen B Multzoan. Bestean, Celso Castrok eta Arrano tabernak berdinduta daude oraindik partida guztiak irabazita.

Hondartzako Futbol Txapelketako antolatzaileek sailkapena eguneratu dute asteburuan jokatutako partiden ondoren, eta baira azpimarratzeko moduko aldaketak. Emakumezkoen txapelketan, esaterako, Orbela tabernak, iazko txapeldunak, lidergoa hartu du azken jardunaldiaren faltan. Kebidek taldeak Talai-Mendi Kanpinaren aurka jasotako porrota baliatu du Orbelak aurkaria aurreratzeko.

Gizonezkoen B  multzoan, berriz, Asti Pinturak izan da sailkapenaren buruan kokatu dena. Telesforo Erretegia aurreratu du azken honek bere partida berdindu ondoren. Dena den, puntu bakarreko aldea dago bi taldeen artean. Azken postuan, hori bai, Il Capok jarraitzen du zero punturekin.

A multzoan, azkenik, lehengo bidetik jarraitzen dute gauzek; izan ere, ez da berritasunik ez sailkapenen aurrealdean, ezta sailkapenen atzealdean ere. Hala, Celso Castro eta Arrano taberna taldeek berdinduta jarraitzen dute 21na punturekin partida guztiak irabazita eta Oxperta da azkena. B multzoko Il Capok bezalaxe, jokatutako partida guztiak galdu ditu Oxpertak ere.