'Los que se quedan' komedia emango dute Modelon

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 3a, 09:00

Boo Kwai eta museoaren lapurreta animaziozko filma ere botako dute larunbat eta igande arratsaldean, euskaraz, haur eta gaztetxoei zuzenduta.

Paul Hunham (Paul Giamatti) AEBetako eskola ospetsu bateko irakasle kaskagogorra da, eta Gabonetako oporretan campusean egotera behartuta dago, nora joan ez duten ikasle mordoa zaintzeko. Hori da Alexander Payne zuzendariak ondutako Los que se quedan komediaren abiapuntua, eta asteburuan Modelon ikusgai izango den filma.

Haurrentzako ere izango da eskaintzarik: animaziozko Boo Kwai eta museoaren lapurreta filma eskainiko dute euskaraz, bihar eta etzi. Boo Kwai mutiko bihurria unibertso paralelo batera helduko da ustekabean bere asmakizunetako bati esker, eta gizon misteriotsu batek mundu berri horretatik ihes egingo du, museotik Antzinako Shuko Urrezko Makila lapurtuta.

Otsailak 3, larunbata
16:45. Boo Kwai eta museoaren lapurreta
19:15. Los que se quedan
22:15. Los que se quedan

Otsailak 4, igandea
16:45. Boo Kwai eta museoaren lapurreta
19:15. Los que se quedan

Otsailak 5, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Los que se quedan
19:30. Los que se quedan