Batzokiak 119 urte beteko ditu bihar

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 4a, 16:00
Zarauzko EAJko alderdikideak ospakizun betean. (Zarauzko Hitza)

Eusko Alderdi Jeltzalak gogoratu duenez, 1905eko Santa Ageda egunean zabaldu zuten Zarauzko egoitza.

Ospakizun eguna izango dute bihar Zarauzko Batzokian; izan ere, EAJ Eusko Alderdiak gogoratu duenez, 119 urte beteko ditu sortu zutenetik. 1905eko otsailaren sortu zuten, Santa Ageda egunean, hain justu ere. Hori horrela, Zarauzko afiliatu eta alderdikide guztiak zoriondu nahi izan ditu EAJk

Alderdiak azpimarratu du, halaber, Zarauzkoa izan zela Gipuzkoan ireki zen bosgarren Batzokia: "Lehena Donostian sortu zen 1904 urtean, eta eskutik etorri ziren Errenteriakoa (1904ko urrian), Pasaiakoa (1904ko azaroan), Bergarakoa (1904ko abenduan), eta Zarauzkoa (1905eko otsailean)".