Zabor "asko" bildu du Arkamurkak Iñurritzako biotopoan

Andoni Elduaien eta Andrea Zipitria 2024ko ots. 3a, 16:12

Iñurritzako eremuan dozena bat lagun inguru aritu dira goizean plastikoa eta bestelako zaborra biltzen. Hiru ordutan zabor "asko" bildu dutela nabarmendu dute ekimenaren antolatzailea den Arkamurka elkartetik.

Atzo izan zen Nazioarteko Hezeguneen Eguna, eta horren harira, zabor bilketa egingo dute goizean zehar Iñurritzan.

Arkamurkak antolatu du ekimena, eta dozena bat lagun bildu dira. Zabor "asko" jaso dutela nabarmendu dute. Hain zuzen ere, aurten bereziki plastikoak bildu nahi izan dituzte, baina azkenean "denetarik" atera dute biotopoaren ingurutik. 

Halaber, gogoratu dute urtean zehar udalak Iñurritzaren garbiketaren bat edo beste egiten duela, baina "beharrezkoa" dela herritarrek ere halako ekimenetan parte hartzea, batik bat, "biotopoarekiko lotura erakusteko".