Larraitz Gaztañagak gaur eskainiko du bihotzaren elektrofisiologiari buruzko hitzaldia

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 6a, 10:00

ZarautzOn elkarteak antolatuta, Modelon izango da hitzordua, 19:30ean. Gaztañaga EHUko irakasle da 2012tik, eta gai honetan doktore 2017tik. 

Gaur arratsaldean izango da ZarautzOn elkarteak antolatutako Bihotzaren erritmoan dantzan hitzaldia. Hain zuzen, Modelon eskainiko dute, 19:30ean hasita, eta bertan bihotzaren elektrofisiologiari buruz jardungo dute. 

Arlo hori, zehazki, bihotzaren elektrizitatearen inguruan aritzen den kardiologiako atala da, eta horretan sakonduko dute gaurko hitzaldian: arritmiak zergatik gertatzen diren, zein arritmia mota dauden, erabiltzen diren tratamenduak... Larraitz Gaztañaga kardiologo elorriarra izango da hizlaria. Gaztañaga EHUko irakasle da 2012tik, eta gai honetan doktore 2017tik.