'Manon' balleta zuzenean ikusteko aukera izango da Modelon

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 5a, 15:30

Asteazken honetan izango da emanaldia, 20:15etik aurrera, Londresko Royal Opera House-etik zuzenean. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke online.

Londresko Royal Opera House-etik zuzenean Manon ballet ikuskizunaz ikusteko aukera izango da etzi, asteazkenean, Modelo aretoan. Jules Masseneten musika ardatz hartuta, Kenneth Macmillanen koreografia interpretatuko du The Royal Balletak. Gainera, Nicholas Georgiadisen klasikoetan oinarritutako muntaia diseinua izango du obrak.

Des Grieux eta Manonen arteko maitasun indartsu eta obsesiboa du kontagai istorioak. Luxuzko bizimoduaren eta Des Grieuxekiko debozioaren artean erabaki ezinik, Manonek bere bizitzarekin ordainduko du bere ekintza kapritxosoak.

Makina bat zinema aretotan emango dute aldi berean ballet ikuskizuna, 20:15ean hasita, eta Modelorako sarrerak salgai daude Kutxabankeko atari digitalean, 12 euroan.