Ia amaitu dute Construcciones Metalicas Arregi enpresaren eraisketa

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 6a, 15:00

Urtarrila erdialdean hasi ziren enpresa eraisten, eta atzeko aldea eraitsi ondoren, aurrekaldea botatzen ari dira orain. 

Abendu bukaeran Manufacturas Zarauz zenaren pabiloi industriala eraitsi ondoren, Construcciones Metalicas Arregi enpresa eraisteko lanak hasi zituzten urtarrila erdialdean. Atzeko aldea bota zuten lehenik hondeamakinek, eta azken egunotan aurrekaldea botatzen ari dira, Araba kale aldekoa. Horren erakusgarri, makinen lanek eragindako obra hondakin asko dago inguru horretan.

Zarauzko Udalak Tximistxharri SL enpresari adjudikatu zizkion ekainean pabiloi industrialak eraisteko lanak, 227.143,62 euroko aurrekontuarekin. Bertan, 400 inguru ibilgailurentzako aparkaleku eremua prestatuko dute, herrian dagoen aparkaleku arazoari erantzuteko.