Hernio eta Pagoeta artean korostiak landatu ditu Lurgaiak

Nerea Uranga 2024ko ots. 7a, 09:30

Hernio, Gazume, Pagoeta eta Izarraitz korridore ekologikoaren zati bat berreskuratzeko prozesuaren barruan egin dute landaketa, Aia eta Errezil udalerrien arteko mugan. Urola Bizirikek eta Domusa Teknikek lagundu dute.

Igandean, zuhaitz landaketa egin zuen Lurgaia fundazioak Errezil eta Aia udalerrien arteko mugan, Granada Errekatik Iturriotzera artean. Dozena lagunetik gora elkartu ziren 09:00etan, Aizarnako plazan eta gero denak elkarrekin joan ziren landaketara.

Hernio, Gazume, Pagoeta eta Izarraitz korridore ekologikoaren zati bat berreskuratzeko prozesuaren barruanegin du Lurgaiak landaketa, Domusa Teknikek eta Urola Bizirik taldeak antolatuta. "Korridore ekologikoak kontserbazio estrategiak dira; eremu naturalak lotzen laguntzen dute eta faunarentzat oso lagungarriak dira", azaldu du Lurgaiak.

Atzokoan gorostiak landatu zituzten, eta haritz amerikar batzuk eraztundu zituzten.

(Argazkiak: Iñaki Eizagirre, Urola Bizirik)