Inauteriak 2024

Inauterietakoa prest dago Danda

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 7a, 10:30
Iazko Inauteriak Hiruputzun (Danda Gazte Asanblada)

Hiruputzu gaztetxean elkartuko dira bazkaltzeko eta arratsaldean poteo musikatua egingo dute.

Inauteriak ospatzeko egitarau propioa antolatu du Danda Gazte Asanbladak larunbat honetarako. Eguerdian elkartuko dira Hiruputzu gaztetxean, eta 14:30 aldera lagunarteko bazkariaz gozatuko dute. Otorduaren ondoren, bingo musikatua izango dute eta mozorro lehiaketa. Arratsaldean, 18:30ean abiatuta, gaztetxetik Plaza Gorrira poteo musikatu egingo dute.

Dandak antolatutako bazkarian parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, gazte asanbladaren sare sozialen bitartez.