Inauteriak 2024

Parranda maskaratua

Erredakzioa 2024ko ots. 9a, 12:00
2023ko Inauterietako konpartsa. (Onintza Lete Arrieta)

Irudimenari bide eman eta mozorrorik bitxienak soinean jantzita, inauteriez gozatzeko egunak iritsi dira Zarautzera ere. Gaurtik hasi eta igandera arte egitarau zabala izango dute herritarrek.

EGITARAUA
Gaur, ostirala.

  • 18:45. Musika Eskolatik hasita, Galtxagorrien jaitsiera Jalgi dantza taldea, Zarautz Trik, Goizeko Ihintza txistulariak eta Zarakatun batukadaren eskutik.

Bihar, larunbata.

  •  12:00. Koxme baleak txupina botako du Modeloko balkoitik, Mauxitxa txarangak girotuta.
  • 12:30. Musika Plazan, mozorro lehiaketako parte hartzaileen kalejira. Aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan.
  • 13:00. Musika Plazan, mozorro lehiaketaren sari banaketa.
  • 14:30. Dandak antolatutako bazkaria, Hiruputzu gaztetxean. Ondoren, bingo musikatua eta mozorro lehiaketa.
  • 17:00. Topaketa Gaztelekuan: merendola eta ondoren konpartsa ikustera.
  • 17:30. Alde zaharrean, Inauterietako VII. Konpartsa: Aerobik. Euria egingo balu, igandean 13:00etan.
  • 18:30ean abiatuta, Hiruputzutik Plaza Gorrira poteo musikatua Dandak antolatuta.
  • 19:30. Musika Plazan, dantzaldia Lehian erromeria taldearekin.
  • 21:00. Zinema pilotalekuan, disko festa: DJ Davila eta DJ Javi.

Etzi, igandea .

  • 12:00. Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
  • 17:00. Musika plazan, Kiki, Koko eta Moko pailazoen Zirku bizi bizia ikuskizuna haurrentzat.
  • 18:00. Lege Zaharren Enparantzan, disko festa nerabeentzat Xaiborrekin.