'Urrutira joan gabe'

'Urrutira joan gabe' saioak Xoxote mendira egindako igoera, sarean ikusgai

Erredakzioa 2024ko ots. 22a, 09:28

Erlo Guka Telebistak Urrutira joan gabe saioaren hirugarren atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Xoxote mendira igo zen Mireia Galarza kazetaria Ibai Angulo Domusa Teknik Team taldeko mendi korrikalari urrestildarrarekin batera. Datorren asteazkenean eskainiko du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) laugarren saioa, 21:00etan hasita, Erlo Guka Telebistan.

Erlo Guka Telebistak hirugarren denboraldiaren hirugarren atala eskaini zuen atzo, eta Azpeitiko gailurrik preziatuenetako baterako bidea erakutsi zuen: Xoxoteko gailurra. Mireia Galarza kazetariak eta Ibai Angulo Domusa Teknik Team taldeko mendi korrikalari urrestildarrak Azpeitiko plaza nagusitik Xoxoteko gailurrera arteko bidea egin dute elkarrekin. Atzo Erlo Guka Telebistan eskaini ondotik, gaur, isteguna, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ikusgai jarri du saioa eskualdeko bere tokiko hedabide guztietan.

Urrutira joan gabe saioaren beste hiru atal eskainiko ditu UKTk datozen lau asteazkenetan, 21:00etan hasita. Datorren astean, laugarren atala telebistan jarraitu ezin dutenek UKTren webgune guztietan ikusi ahal izango dute, gaur bezala, ostegunean.