Lilatoira joateko autobus zerbitzua izango da Zarauztik

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 20a, 14:00
Makina bat korrikalari Lilatoian. (Irutxuloko Hitza)

Aritzbatalde kiroldegiko harreran eman ahal izango da izena. Autobusa 9:00etan aterako da, kiroldegi pareko biribilgunetik bertatik.

Zarauzko Udaleko Kirol Sailaren eskutik, Donostiako 34. Lilatoi lasterketara joateko autobus zerbitzua izango da. Martxoaren 3an, lasterketaren egunean, 9:00etan aterako da autobusa Aritzbatalde pareko biribilgunetik, eta itzulera 12:30ean izango da, Gipuzkoa plazatik. 

Autobus zerbitzua erabili nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Aritzbatalde kiroldegiko harreran, hilaren 29a baino lehen.