Gaur hasiko dira banatzen Andre eta Dorine antzezlanerako gonbidapenak

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 23a, 12:00

Modeloko txarteldegia jaso ahalko dira 19:15etik aurrera. Kulunka taldearen antzezlana martxoaren 1ean izango da.

Datorren astean, martxoaren 1ean, Kulunka Teatroak Andre eta Dorine ikuskizuna antzeztuko du Modelo aretoan, 20:00etan. Emanaldia doakoa izango da, eta Zarauzko Udaleko Kultura sailak gaurtik aurrera jarriko ditu eskuragarri gonbidapenak. Modeloko txarteldegian eskuratu ahal izango dira 19:15etik aurrera.

Kulunka konpainiak ekoitzitako lehenengo ikuskizuna da honakoa, eta 2010eko urrian ekin zion nazioarteko bideari, Kolonbiako Manizales hiriko Nazioarteko Antzerki Jaialdi entzutetsuan. Harrezkero, 600 bider taularatu dute 30 herrialdetan baino gehiagotan, arrakasta handiz.

Andre eta Dorine adineko bikote bat da, eta euren barre eta negarren errusiar mendia izango du kontagai istorioak, hitzik erabili gabe eta maskaren bitartez, dramatik komediara, bizitzatik heriotzara eta maitasunetik ahanzturara etengabe jauzi eginez