'Bob Marley: One Love' eta 'Sala de profesores' filmak emango dituzte Modelon

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 24a, 10:00

Bihar eta etzi Bob Marley abeslariari buruzko biopic-a izango da ikusgai. Sala de profesores filma, berriz, asteartean emango dute, jatorrizko hizkuntzan. 

Igandean hasi eta asteartera bitartean, zinemaz gozatzeko aukera izango da beste behin ere herrian. Zehazki, Bob Marley: One Love pelikula izango da ikusgai igandean eta astelehenean Modelon, eta guztira, hiru emanaldi eskainiko dituzte. Exodus disko ospetsuaren grabazioan oinarrituko istorioa da filmean kontatzen dutena, baita prozesu horretan zehar musikariak gainditu behar izan zituen ezbehar profesional eta pertsonalak ere. Reinaldo Marcusek zuzenduta, Kingsley Ben-Adir eta Lashana Lynch ekoizpeneko aktore nagusiak. 

Asteartean, berriz, Profesores filma botako dute jatorrizko hizkuntzan. Ordu eta erdiko filmean Carla Nowak matematika eta kiroletako irakaslea da protagonista, eta bigarren hezkuntzako eskola batean hasiko du bere lehen lana. Hainbat lapurreta gertatuko dira eskola horretan, eta ikasle bat izango da susmagarri nagusia. Protagonistak, ordea, ikaslearen errugabetasuna defendatuko du, eta hori dela eta, guraso suminduen, lankide tematien eta ikasle oldarkorren artean bitartekari lanak egiten saiatuko da.

Otsailak 25, igandea

  • 19:15. Bob Marley: One Love

Otsailak 26, astelehena (ikusleen eguna)

  • 17:00. Bob Marley: One Love 
  • 19:30. Bob Marley: One Love

Otsailak 27, igandea

  • 19:30. Saio originala: Sala de profesores (jatorrizko hizkuntzan)