Garaile ugari eman ditu halterofilia txapelketak

Aritz Mutiozabal 2024ko ots. 25a, 14:30

Halterofiliako 16 eta 18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa jokatu zen atzo Artitzbatalde pilotalekuan. Lehia bizia izan zuten parte hartzaileek, eta harmaitzetan giro jatorra nagusitu zen. Hona hemen txapelketako emaitzak eta bideo laburpena.

16 urtez azpiko neskak, bakarka

  1. Evelyn Gomez (C.H. Matadepera): 227.71 puntu
  2. Maria Cervera (C.H. Molins Rei): 211.51
  3. Digna Silo (Club Halterofilia A Coruña): 201.66

16 urtez azpiko neskak, taldeka

  1. C.H. Molins Rei
  2. Club Halterofilia A Coruña
  3. Halteromad

16 urtez azpiko mutilak, bakarka

  1. Aaron Vallejo (C.H. San Fernando): 359.19 puntu
  2. Alejandro Martin (C.D. Halterejido): 329.33 puntu
  3. Kaue Moreno (Pegasus): 288.42 puntu

16 urtez azpiko mutilak, taldeka

  1. Club Halterofilia A Coruña
  2. Pegasus
  3. Anaitasuna

18 urtez azpiko neskak, bakarka

  1. Claudia Cabrera (Pegasus): 220.22 puntu
  2. Alina Lopez (AT C. Gandia): 204.10 puntu
  3. Paula Canedo (Club Halterofilia A Coruña): 197.71 puntu

18 urtez azpiko neskak, taldeka

  1. Club Halterofilia A Coruña
  2. Pegasus
  3. E.T.H.

18 urtez azpiko mutilak, bakarka

  1. Juan J. Moreno (CH Cullera): 334.13 puntu
  2. Eric Guadamud (Halteromad): 323.58 puntu
  3. Dario Barros (Club Halterofilia A Coruña): 302.27 puntu

18 urtez azpiko mutilak, taldeka

  1. E.T.H.
  2. Halteromad
  3. Club Halterofilia A Coruña

Zarauztarren ordezkaritza

18 urtez azpiko kategorian aritu ziren nor baino nor Zarauztz Halterofilia elkaterko  hainbat jasotzaile. Emakumezkoetan, lau izan ziren tarima gainera igo zirenak: Lide eta Lore Mendizabal ahizpak, eta Mara eta Malen Monasterio ahizpak. Txukun aritu ziren guztiak, baina Malenek egundoko lana egin zuen eta brontzezko dominatik puntutxo batera geratu zen, 5. postuan.

Gizonezkoetan, bost gaztek hartu zuten parte: Joseba Tena, Erik exposito, Mikel Lizea, Alex Balentziaga eta Joel Antolinek; azken honek lortu zuen emaitzarik onena zarauztarren artean, 12. sailkatuta.