EH Bilduk solasaldi irekia antolatu du biharko herrian duen egoitzan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko ots. 27a, 16:00
Nerea Kortajarena ekitaldi politiko batean, Maddalen iriarterekin batera. (EH Bildu)

Nerea Kortajarena, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan alderdiaren Gipuzkoako zerrendaburua izango dena, eta Itziar Murua, Zarauzko udal taldeko bozeramalea, izango dira hizlariak eta egungo egoera politikoaz eta erronkez arituko dira. Dena den, bertaratzen herritarrek ere izango dute hitz egiteko aukera.

EH Bildu dagoeneko jarri da apirilaren 21ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira. Joan den ostiralean lurralde bakoitzean aurkeztuko dituen hautagaien zerrendak zehaztu zituen eta bihar lehenengo ekitaldi politikoa egingo du Zarautzen. Solasaldi irekia izango da, hain zuzen ere, eta, koalizio abertzaleak Santa Marina kalean duen egoitzan jarri du hitzordua 19:00etan.

Alderdiak azaldu duenez, Nerea Kortajarena aipatu hauteskundeetan alderdiaren Gipuzkoako zerrendaburua izango denak, eta, Itziar Murua Zarauzko EH Bilduren udal taldeko bozeramale eta zerrenda berean hirugarren joango denak parte hartuko dute solasaldi ireki horretan. Bertan, egungo egoera politikoak eta erronkak xehatuko dituzte, baita herritarren ekarpenak jaso eta galderei erantzun ere. Hori horrela, herritar guztiak animatu dituzte bertaratzera.