Zarauzko Koordinadora Feministak M8ko egitarauaren berri eman du

Mireia Galarza Bastida 2024ko ots. 29a, 15:00
Zarauzko Koordinadora Feministak deitutako M8ko manifestazioa, Emakumeen* Etxearen aurrean. (Jabi Gonzazlez Toston)

Bihar izango da lehen ekintza 18:30ean, eta Arranon egingo dute, Lerroarte ekimenaren barruan, Poesia xuxurlatua ikuskizuna eskainiz. Martxoaren 8an jarraituko du egitarauak, 19:00etan anbulatoriotik abiatuta egingo duten manifestazioarekin.

Zarauzko Koordinadora Feministak Martxoak 8ko egitarauaren berri eman du dagoeneko. Hain zuzen, bihartik hasi eta martxoko lehen hamabostaldian hainbat ekintza antolatu dituzte, Gure bizitzekin negoziorik ez! Hartu dagokizuen ardura! lelopean. 

Bihar izango da lehen ekintza 18:30ean, eta Arranon egingo dute, Lerroarte ekimenaren barruan, Poesia xuxurlatua ikuskizuna eskainiz. Martxoaren 8an jarraituko du egitarauak, 19:00etan anbulatoriotik abiatuta egingo duten manifestazioarekin. Hurrengo egunean, larunbatean, 12:00etan egingo dute marianitada Eguzkitik, eta jarraian, Korrikaren aldeko argazki feminista aterako dute.

14:30ean bazkaria izango da Arranon -txartelak Arranon eta Eguzkin lor daitezke, 15 euroren truke (prekarizatuak 10 euro)-, eta segidan poteo musikatua egingo dute Musika Plazatik. Eguna bukatzeko, Manuela Ahizpak taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango dute herritarrek, hori ere Arranon. Egitarauarekin amaitzeko, martxoaren 16an, Urola Kostako neska gazteen topaketa egingo dute Orion.