'Desconocidos' eta 'Soul' pelikulak Modeloko asteburuko eskaintzan

Aritz Mutiozabal 2024ko mar. 2a, 09:00

Andrew Haigh zuzendariaren azken filmaren bost saio emango dituzte astelehena bitartean, eta Pixar eta Disneyko animaziozko lana gaur eta bihar arratsaldean izango da ikusgai.

Zinemaldietan aski saritua izan den Desconocidos filma ikusteko parada izango da gaurtik hasi eta astelehena bitarte, Modelo aretoan. Andrew Haigh zuzendari ingelesaren azken lanak, besteak beste, sei BAFTA sari erdietsi ditu, Independent Spirit Awards-eko beste hiru eta Valladolideko Zinema Jaialdiko pelikula onenaren urrezko galburua.

Filmaren trama ondorengoa da: gau batean, gaur egungo Londresen ia hutsik dagoen bere dorrean, Adamek ustekabeko topaketa bat izango du Harry izeneko bizilagun misteriotsu batekin, eta honek hankaz gora jarriko baitu bere eguneroko bizitzaren erritmoa. Haien arteko harremanak aurrera joan ahala, iraganeko oroitzapenek etorriko zaizkio gogora Adami.

Familia osoarentzat programatu duten filma, berriz, Pixar etxeak Disney faktoriarentzat ondutako Soul animaziozko lana da. Erritmo gozoan, New Yorkeko kaleetatik erresuma kosmikoetara bidaiatzen duen pelikula da, bizitzako galdera garrantzitsuenen erantzunak ezagutzeko

Martxoak 3, larunbata
16:45. Soul
19:15. Desconocidos
22:15. Desconocidos

Martxoak 3, igandea
16:45. Soul
19:15. Desconocidos

Martxoak 4, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Desconocidos
19:30. Desconocidos