Epikaren bila negu gorrian

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 2a, 17:19

Ez da baldintza onenekin jokatu Zarauzko Hondartza futbol txapelketako jardunaldia. Haizea, hotza, euri zaparradak, eta aurrean itsasoa haserre. 

Iragarrita zegoen, eta iragarpenek ez dute hutsik egin. Negu giroarekin jokatu dute plaieroetako hamargarren jardunaldia. Euria, haizea eta hotza bakarrik ez, itsasoaren egoerak ere izan du eragina gaurko jardunaldian. Hasteko, urak erretiratu arte egon behar izan dute zelaiak markatu ahal izateko, eta, hala, atzerapenarekin hasi dira partidak. Ez hori bakarrik, lehen zatia jokatzen ari zirela oraindik ere partida batzuk bertan behera utzi dituzte, itsasoak zelaiak estaltzen zituela ikusita. "Ura ateraino heltzen da", zioten jokalari batzuk malekoian, partida amaitu gabe utzita eta ateak eta zutoinak biltegira eramaten zituztela.

Baldintza horiekin, ez da samurra izan, ez, gaur futbolera aritzea.