'Urrutira joan gabe'

'Urrutira joan gabe' saioaren Orioko Kukuarri mendiko ibilaldia, sarean ikusgai

Erredakzioa 2024ko mar. 7a, 09:00

Erlo Guka Telebistak Urrutira joan gabe saioaren bosgarren atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Orioko Kukuarri mendiaren bueltan egin daitekeen ibilbide zirkular bat erakutsi zuen Mireia Galarza kazetariak, Pello Saizar Luxarbek eta Joxe Inazio Etxezarreta Katxinak lagunduta. Datorren asteazkenean eskainiko du Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) azken saioa, 21:00etan hasita, Erlo Guka Telebistan.

Erlo Guka Telebistak Urrutira joan gabe saioaren hirugarren denboraldiko bosgarren atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Orioko mendi ibilaldi bat egin zuen Mireia Galarza kazetariak, Pello Saizar Luxarbek eta Katxinak lagunduta. Hain justu, Kukuarri mendiaren bueltan egin daitekeen ibilbide zirkular bat erakutsi zuten hiru lagunek.

Atzo Erlo Guka Telebistan eskaini ondotik, gaur, osteguna, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ikusgai jarri du saioa eskualdeko bere tokiko hedabide guztietan. Urrutira joan gabe saioaren beste atal bat eskainiko du UKTk datozen asteazkenean, 21:00etan hasita, Erlo Guka Telebistan. Dena den, ostegunean, UKTren webgune guztietan ikusi ahal izango da saioa.