Gaur egingo dute Salberdin hegoaldeko etxebizitza tasatuen zozketa

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 6a, 17:45
Salberdin hegoaldean eraikiko dituzten etxebizitzak. (Grupo Sorelor)

Erregimen bereziko 94 etxebizitza eta erregimen orokorreko 45 zozkatuko dituzte 18:00etatik aurrera eta zuzenean jarraitu ahalko da streamingez.

Grupor Sorelor eraikuntza enpresak Salberdin hegoaldean eraikiko dituen etxebizitza tasatuen zozketa gaur egingo dute Modelo aretoan. 18:00etan hasiko da zozketa eta streaming bidez ere jarraitu ahalko da zuzenean. Udalak nahiz Sorelor taldeak horretarako aukera ahalbidetu dute lotura honetan.

139 etxebizitza zozkatuko dituzte, guztira. Denak tasatuak, esan bezala: 94 erregimen berezikoak izango dira eta 45 erregimen orokorrekoak.