Zarauztarrak ere mobilizatuko dira Emakumeen Nazioarteko Egunean

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 8a, 10:00
Iazko manifestazio bat. (Jabi Gonzalez Toston)

Aurtengo Martxoaren 8 honetan ere elkarretaratzeak eta manifestazioak deitu dituzte mugimendu feministak, udalak nahiz bestelako eragileek, eta egun garrantzitsuena gaurkoa izan arren, ekintza gehiago izango dira datozen egun eta asteetan.

Eskualdeko herri guztietan aldarrikatuko dute gaurko eguna, hots, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Izan ere, elkarretaratzeak edo manifestazioak herri guztietan deitu dituzte gaur arratsalde-iluntze parterako, eta hainbat herritan zabalagoa izango da egitaraua.

Gainera, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko aldarriak ez dira gaurko egunera mugatuko, eta herri askotan jarraipena izango dute asteburuan zehar nahiz hurrengo asteetan.

Hona hemen Zarautzen mugimendu feministak, udalak nahiz bestelako eragileek antolatu dituzten protestak eta ekintzak:

Zarautz

Gaur, Martxoaren 8a:

  • 10:30-12:30. Emakumeen Etxearen aurrean, elkarrekin ehuntzea eta ikastetxeetan ikasleen elkarretaratzea. 
  • 18:30. Mobilizazioa, Lege Zaharren Enparantzan, Urola Kostako Itaiak deituta.
  • 19:00. Manifestazioa, anbulatoriotik abiatuta, Zarauzko Koordinadora Feministak deituta.
  • 20:00. Entrevista con mi hija antzezlana, Modelo aretoan, udalak antolatuta.

Bihar, larunbata:

Zarauzko Koordinadora Feministak antolatuta:

  • 12:00. Marianitada, Eguzkitik. Korrikaren aldeko argazki feminista.
  • 14:30. Emakumeen bazkaria, Arranon.
  • Gero, poteo musikatua, Musika Plazatik.
  • 23:30. Manuela Ahizpak, Arranon.

Emakumeen Etxeak antolatuta:

  • 16:00-20:00. Martxoaren 8ko sentsibilizazio ekitaldia Merkatu plazan: Zertan sentitu zara diskriminatua?
  • 17:00. Haurrei zuzendutako eskulanak.
  • 19:00. Davila DJaren emanaldia, udaletxearen aurreko plazan.

Etzi, igandea:

  • 12:00. Ipuin kontalaria.
  • 17:00. Haurrentzako eskulanak.
  •