Joxeba Altuna, Gipuzkoako pilota egokituko selekzioan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 9a, 17:15
Paleta egokituko Gipuzkoako selekzioko kideak. (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)

Altunak bihar jokatuko du Euskal Pilota Egokituaren Sari Nagusiko aurre-kanporaketa Atano III. pilotalekuan, 10:00etan hasita.

Martxoaren 6an, asteazkenean, Gipuzkoako euskal pilota selekzioan parte hartzen duten pilotariak bildu zituen Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostiako Atano III. pilotalekuan, eta horien artean izan zen Zarauzko Pilota Elkarteko pilotari Joxeba Altuna. Oriotarra paleta egokituko Gipuzkoako selekzioko kidea da, eta argazki saioan parte hartu zuen.

Hain zuzen ere, Altunak bihar jokatuko du Euskal Pilota Egokituaren Sari Nagusiko aurre-kanporaketa Atano III. pilotalekuan, 10:00etan hasita. Jaialdi horretan erabakiko da zein pilotari sailkatuko diren martxoaren 31n Zarautzen jokatuko den final handira.