Txuleta izango da erabateko protagonista asteburu honetan

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 11a, 09:00
Iazko Txuleta Festa. (Aritz Mutiozabal)

Iazko arrakastaren ondoren, bigarrengoz antolatu du ZAEk Txuleta Festa. Iaz bezala, Maestro Parrilero eta Txuleta Festa Bandera txapelketak jokatuko dituzte.

Bigarren urtez jarraian, Txuleta Festa antolatu du Zarautz Arraun Elkarteak. Hurrengo astean izango da, hilaren 15etik 17ra. Iaz antolatu zuten lehendabizikoz, arraun elkartearen 40. urteurrenaren bueltan, eta edukitako harrera ona dela eta, aurten berriro antolatu dute txuletaren inguruko festa Maestro Parrillero ekimenarekin bat eginda.

Iaz bezala, Zarauzko elkarte gastronomikoen lehiaketa egingo dute -parrila eta ergometroa uztartuz-, eta onenak Txuleta Festako Bandera irabaziko du. Bestalde, III. Maestro Parrillero Txapelketa jokatuko dute.

Asteburu osoan mokadutxoak eta edaria eskainiko dituzte Munoan jarriko duten karpan bertaratzen direnen gustagarri. 

EGITARAUA

Martxoak 15, ostirala:

  • 18:30ean, erraldoiak Lege Zaharren Enparantzan eta Munoan.
  • 19:30ean, karparen irekiera. Zuzeneko euskal musika eskainiko dute Arrai Zopa taldeko kideek eta trikitilariek.

Martxoak 16, larunbata: Maestro Parrillero txapelketa

  • 10:00etan, irekiera eta lehiaketaren aurkezpena.
  • 11:00etan, finalaurrekoa: iparraldea eta ekialdea.
  • 13:30ean, lehen sektoreari omenaldia eta sari banaketa.
  • 16:00etan, finalaurrekoa: erdialdea eta hegoaldea.
  • 18:30ean, herri kirolak eta sari banaketa.
  • 19:30ean, lehiaketako final handia.
  • 20:30ean, sari banaketa.
  • 10:00etatik 23:30era sukaldea eta barra irekita. Ticketak salgai egongo dira txartel lehiatilan.

Martxoak 17, igandea: Txuleta Festa Bandera. Zarauzko gastronomia elkarteen arteko lehia, arrauna eta parrila uztartuta. 

  • 11:00etan, lehiaketaren hasiera.
  • 13:30ean, sari banaketa.
  • 18:00etan, festaren amaiera eta itxiera.