ZOZKETA

Zarauzko Hitza Gukak Amoranteren kontzerturako sarrerak zozkatu ditu

Erredakzioa 2024ko mar. 15a, 12:00
Amorante bakarlaria.

Harri herri har disko berria aurkezteko emanaldia eskainiko du bakarlariak gaur arratsaldean, Modelon.

Mikel Urizar musikagile elgoibartarrak disko berria plazaratu du Amorante izenpean abiatutako bakarkako ibilbidean. Harri herri har izena jarri dio lan berriari eta Zarautzen aurkezpen kontzertua eskainiko du gaur, Modelo aretoan, 20:00etan. Zarauzko Hitzak Zarauzko Udaleko Kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu, hedabidearen atari digitaleko erabiltzaileen artean, eta ondoregoak izan dira sarituak:

  • Nerea Aranberri
  • Julen Olabe