Bertan behera utzi dute bihar Getarian jokatzekoa zuten batel estropada

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 9a, 14:00
ZAEko mutilen bateletako bat, Orion jokatutako lehenengo jardunaldiko estropada amaitu ondoren. (Jabi Gonzalez Toston)

Eguraldi aurreikuspenak arraunerako desegokia den giroa iragarri du eta antolatzaileek erabaki dute proba ez egitea.

Bihar goizean Getarian jokatzekoa zuten Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia bertan behera utzi dute antolatzaileek, eguraldi aurreikuspenak arraunerako desegokia den giroa iragarri duelako. Ez da halako neurririk hartu behar izan duten lehenengo aldia denboraldi honetan; izan ere, joan den otsailaren 25ean Tolosan jokatu behar zen bosgarren jardunaldiko proba ere ez zuten egin denboraleagatik. Hala, sei jardunalditatik bost jokatu dituzte orain arte, eta zazpitik bost izango dira jokatutakoak bihartik aurrera.