Martxoaren 8aren biharamunean ere kalera atera dira

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 10a, 15:00

Martxoaren 8an bakarrik ez, haren bueltan antolatu ditu ekimenak aurtengoan ere Zarauzko Koordinadora Feministak. Atzo ere elkartu eta aldarriak kalera ateratzeko eguna izan zen.

Hilaren lehen hamabostaldian ekimen ugari izango da Zarautzen. Izan ere, Emakumeen Nazioarteko Egunean bakarrik ez, haren bueltan izango dira aurtengoan ere jarduerak, eta atzo ere, larunbatez, elkartu eta aldarriak berriz ere kalera ateratzeko eguna izan zen Zarauzko Koordinadora Feministarentzat.

Eguzkin elkartu dira 12:00etan, eta marianitadaren ondotik, Korrikaren aldeko argazki feminista atera dute. 14:30ean bazkaria izan dute Arranon eta segidan poteo musikatua egingo dute Musika Plazatik. Eguna bukatzeko, Manuela Ahizpak taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango dute herritarrek, hori ere Arranon. 

Egitarauarekin amaitzeko, martxoaren 16an, Urola Kostako neska gazteen topaketa egingo dute Orion.