Plaieroak hil ala biziko fasean sartu dira

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 10a, 16:00

Gizonezkoek kopako final zortzirenetako lau kanporaketa jokatu dituzte eta bietan penaltiak jaurti behar izan dituzte irabazlea erabakitzeko. Hala, Il Capo, Pukas-Shelter, Asegoup eta Oxperta taldeek agur esan diote denboraldi honetako Hondartzako Futbol Txapelketari. Emakumeek, bien bitartean, triangularretako bigarren jardunaldia izan dute.

Senior mutilak kopa
1. Izar Optika - Il Capo 4-1
2. Latz Taberna - Pukas-Shelter 2-2 (Penaltietan Lukas Taberna garaile)
3. S.F. Txanela - Asergroup 2-2 (Penaltietan S.F. Txanela garaile)
4. Oxperta - Ulacia Bidaiak 3-4
Atsedena: Tivoli Taberna, Otamendi Taberna, Talai-Mendi Kanpina eta Garcia Edari Banaketak

Senior neskak triangularra 1
5. Lukas Ardotegia - Kebidek 1-2
Atsedena: Orbela Taberna - Emakume Surflari

Senior neskak triangularra 2
6. Kirkilla-Enea Jatetxea - Shelter-Pukas 2-2
Atsedena: Talai-Mendi Kanpina

Senior neskak triangularra 3
7. Mayflower - Euskalduna Taberna 3-1
Atsedena: Itxas-Lur Taberna