Zozketa

Errigorako bi saski zozkatuko ditu Zarauzko Hitza Gukak

Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 20:20

Erabiltzaileek osteguneko 12:00etara arte dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleen berri egunean bertan emango du Zarauzko Hitzak.

Abiatu du Errigorak udaberriko kanpaina. Ohi bezala, Nafarroa hegoaldeko jakiak salduko dituzte, eta lortutako dirua Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sendotzera bideratuko dute. Dagoeneko prest dituzte aurtengo saskiak, eta kanpaina horrekin bat eginez, Zarauzko Hitza Gukak Errigoraren bi saski zozkatuko ditu atariko erabiltzaileen artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek lotura honetan eman behar dute izena. Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazleak egun horretan bertan jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.